%100 SARIAK
Badakigu ez dela garrantzitsuena eta espero dugu zure ikuspuntua plazaratzeko gogoak bultzatuta parte hartzea, baina zer izango litzateke lehiaketa bat saririk gabe?
Lehenengo lehiaketa honetan hiru sari ditugu, hirurak ere oso baliagarriak eta erakargarriak…
Â
Ikus-entzunezko kulturaren eta artearen mundutik datorren aditu talde batek aukeratuko du eta Mobilmetraiaren kalitate teknikoaren gainetik, originaltasuna, sormena eta asmamena hartuko dituzte kontuan. Sony ericcson k800i bat zurea izan daiteke!
Epaimahaiak aukeratutako euskarazko Mobilmetraia onenaren egilea bazara, zorionekoa zu, SKUNK FUNK-ek burutik behera jantziko zaitu.
Mobilmetraia ona lantzeaz gain, publikoa ere alde izan beharko duzu. Web guneko bisitarien gustukoena bazara, 30gb-ko iPod batean gorde ahal izango dituzu zure bideoak.